Ongi etorriak

Ongi etorriak Ugao Eskolaren aldizkari digitalera. Hezkuntza komunitate osoaren arteko informazio lokarriak izatea du helburu gune honek. Zuen iritziak, iradokizunak, ideiak... helarazteko bidali zuen mezuak ugaonikasi@gmail.com helbidera.
Bienvenidos y bienvenidas a la revista digital de Ugao Eskola. Este espacio nace con la intención de ser un canal de información para toda la comunidad educativa. Para hacernos llegar vuestras opiniones, sugerencias, ideas... sólo tenéis que enviar un mensaje a ugaonikasi@gmail.com.

2012-11-27

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ


Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna urtero azaroaren 25ean ospatzen den eguna da. Nazio Batuen Asanblea Orokorrak erabaki zuen egun hau ospatzea, 1999ko abenduaren 17ko 50/134 Erresoluzioaren bidez. Eguna Dominikar Errepublikak proposatu zuen, beste hirurogei herrialderen babesarekin.

Aurtengo kanpaina gazteei zuzenduta dago bereziki eta leloa BELDUR BARIK da. Izan ere gazteak beldurrik ez badute ere beldurra izaten ikasten dute eta ahultasun horren ezaugarriak identifikatzeko erremintak ezagutaraztea da kanpaina honen helburua.

Eskolako ikasleek; 2. eta 3. ziklokoek, udaletxeak antolatutako “Emakumeen eta gizonezkoen berdintasunaren aldeko V. Marrazki lehiaketan” hartu dute parte.
Bestalde 6. mailakoek hezkidetzako tailerrak izango dituzte azaroaren 26 eta 27an. Gizartean dauden  hainbat mezu aztertzeko, iragarkiak (batzuetan sexistak), albisteak, eta baita gaia jorratzen duten abestiez aritzeko. Esaterako Fermin Muguruzaren Dub Manifest abestia, edo hondoko orrialdean dauden hainbat abesti  http://www.3djuegos.com/foros/tema/1580911/0/canciones-contra-la-violencia-de-genero/
Bestalde gainontzeko tutoreek ere landuko dute gaia beraien geletan.

Herriak bere partetik prestatu ditu egun honen inguruko jarduerak, puntu moreak banatu ditu, esan bezala marrazki lehiaketa antolatu du, zine forum-a ere... Informazio gehiago nahi izanez gero hondoko orria bisitatu:

Generoa alde batera guztiok pertsona gara eta ezelango INDARKERIARI  EZ esan behar diogu, eta horretan hezi behar gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario