Ongi etorriak

Ongi etorriak Ugao Eskolaren aldizkari digitalera. Hezkuntza komunitate osoaren arteko informazio lokarriak izatea du helburu gune honek. Zuen iritziak, iradokizunak, ideiak... helarazteko bidali zuen mezuak ugaonikasi@gmail.com helbidera.
Bienvenidos y bienvenidas a la revista digital de Ugao Eskola. Este espacio nace con la intención de ser un canal de información para toda la comunidad educativa. Para hacernos llegar vuestras opiniones, sugerencias, ideas... sólo tenéis que enviar un mensaje a ugaonikasi@gmail.com.

2013-11-28

EUSKERAREN NAZIOARTEKO EGUNA



 






ABENDUAK 3 EUSKERAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Hori dela eta, eskolan  ekimen desberdinak egingo ditugu:



  • 6. mailako ikasleek, www.ugaokoikasleok.blogspot.com blogean, bideo labur bat jarriko dute.
  • 5. mailako ikasleek beste ikasleei ipuinak kontatuko dizkiete goiz partean.
  • Haur hezkuntzako ikasleek ahozko adierazpen saioak egingo dituzte.
  • Lehen hezkuntzako ikasleek OKA jolasean arituko dira arratsaldez.
  • Guzti honi amaiera emateko, 16:15ean denok batera patioan “Zuztarretatik ahora” kantua abestuko dugu. Azken ekintza honetan parte hartzera gonbidatuta zaudete. Animatu eta etorri!!!!

Kanta entsaiatu nahi baduzue www.ugaonikasi.blogspot.com blogean abestia eta letra duzue (2013-14 ikasturteko musika / abestiak).  Hurrengo web orrian ere aurkitu dezakezue. http://zuztarretatikahora.com/



Ugao HLHIko Zuzendaritza taldea.